XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hura poza! - Txipi, zatoz hona! Hegan egizu!- eta hegoak irekitzen zizkion ikas zezan.

- Zatoz, zatoz amarengana Txipi! - Ene ama!.. Hemen hartzen dut mina!- erantzun zion Txipik hanka odoleztatzen zion sokatxoa hautsi nahirik.

Une horretan haurrak borrokan hasi ziren biak hartu nahi bait zuten txoria; handienak heldu zion eta hankako haria askatu zion.

- Ai, ai!- oihu egin zuen Txipik, hainbeste zapalketaz asperturik eta estutzen zuen atzamar hari mokokada handi bat emanez.

- Ai!- garraisi egin zuen mutikoak behatzak luzatuz; orduantxe Txipik jauzi handi bat egin eta esku handi haietatik ihes egin zuen.

- Animo Txipi! Gora! Zatoz niregana...! - zioen bere amak teilatutik.

- Mutikoek atzetik jarraitzen zuten baina Txipik kolpeak ongi alderatuz, korrika eta garraisika jarraitzen zuen.

- Ama, ama! Hor naiz! - eta abiada izugarri batez hegaztatu eta uuuuuu... uuuuuu... Amaren ondora joan zen.

- Ai ene Txipi! Azkenean salbatu zara!- esan zion amak habiara sartuz.

Baina Txipik erantzun zion: - Ni ez noa habiara ama!.